XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LURRA DALDARAN

Eta huna nun zortzi ehun kilometraren luzetasunean Chileko ur-bazterra emaiten den dal-dal-dal: 45 hiri eta herri pirripitan erortzen dira; Concepcion hiria hamarretarik sei lurrean da; Gumbel, hamaretarik bederatzi...

Bota zazu harri handia zipurat, eta harriak zipuari polt eman dion tegitik, ur mailak abiaturen dira zipuaren bortz alderdietarat.

Berdin-berdina, lur-peza itsas-zolan lehertzen delarik.

Australiak, Japoniak, Ipar Amerikak ikusi dituzte heldu ur-ildo itsusiak; heldu sei, zortzi, hamar metraz goiti chutituak; heldu bortz, sei, zazpi, zortzi ehun kilometra egiten zituztela orenean.

Ez da holako suge hichtudun gorarik. Ez da holako behor zalapartari zalhurik.

Agadir-eko ichtripua, ez aipa lardazka horren aldean Agadir-eko inharrostea achal izanki, eta hargatik hertsi egonki.

Chilekoak barnaren araberako hedadura ukanki, zorigaitzez, urrun.

BI GOGOETA

Ba othe dugu lurraren inharrostearen beharra, ohartzeko, malaparta ditakeela, milafrich erhauts ditakela izarreri buruz: - bihotzean hartzeko, mundu hau ez dela gure bethiereko egoitza; eta ez bagintu herioak eremaiten, lurra litakeela lehert gare zangoen pean?

Gizona hilkor; bainan ere higakor, zangopilatzen dugun mundua! Leher egiterat abian, leher egin behar baita noizbait, mendiak bizkar-gainean derabilan lur mokor idorra.

Lurra ikaretan senditzearekin, bere baitan sartu zen Jesus kurutzefikatuaren ondoko soldadoa, ziolarik: Egiazki gizon hau zen Jaungoikoaren semea!

Orobat, lurra erraietaraino bihurdika-zimurdika, ezin jasanak hartzearekin, gizona orhoitzen da bere Nagusi Jaungoikoaz, eta iratzartze berean, bere haurride gizonkiaz.

Nork ez du nigar egin Agadir-eko jende etche uzkailiek lehertuekin?

Nork ez du auhen botako Chilen, Australian, Chinan, Japonian, Ameriketan ur azauek kalitu dituzten jende gaichoekin?

Bertze, herriz, mintzairaz, sinhestez, larru kolorez - holakoetan dugu ikusten argi eta garbi, ber-berak gaudela odolez, gogoz, amodioz, hots Jaungoikoak haragian landatu bere iduriko arima paregabeaz.

Duela zonbait egun, mundua, hisiaz hartua, batetarik biga egina zagon, puska bat aiher bertzearen gainerat saskitara chimichten ichurtzeko.

Kalapitan ari izana zen Khrouchtchev, Amerikano aireko espiun bat hatchemanik, alegia-eta espiunak ez dabiltzan ertohil-ostikoan, toki guzietan eta bethi!

Pacifique itsasoko lur-ikarak erraiten dauku ezarriak girela lurrean, elgarrekin nigar eta irriz artzeko, elgarren lagun eta laguntzale.